2026-11-10 - Bagera - Bazkideak bazkaria
Urte askotako ohiturari buelta bat eman, eta aurtengo Bagera Saria berritasunez beteta dator. Orain arte Kresala elkartean ostiral iluntzez elkartu izan garen arren, 2026an haize freskoa ekarri nahi izan diogu euskaltzaleon hitzordu kutun honi: aurten, abenduaren 12an (larunbata) elkartuko gara, eguerditik hasita eta Antiguan.
Aurtengo Bagera Saria Kontxita Beitiak jasoko du, euskalgintzan egin duen bide luze eta oparoaren aitortza gisa. Omenaldi ezin hobea izango da lagun artean euskaltzaletasuna ospatzeko.
Eguneko plana
Aurten ez gara zuzenean mahaira eseriko; eguna jai-giroan hasiko dugu auzoko kaleetan:
12:00etan, kale-buelta girotua: Antiguako kaleetan barrena ibiliko gara lehenik, musikaz lagunduta eta kanturen bat edo beste abestuz, auzoa girotzeko.
Ondoren, bertso-bazkaria: Txirain elkartean elkartuko gara bazkaltzeko, Bilintxi Balantxako kideen bertsoek lagunduta.
Izen-ematea eta oharrak
Egun honetaz gozatzeko prezioa 20 eurokoa izango da.
Parte hartu nahi dutenek albiste honen behealdean aurkituko duten galdetegia betez eman dezakete izena dagoeneko. Galdetegi horretan bertan adierazi daitezke alergien edo menu berezien (begetarianoa, beganoa...) inguruko beharrak, elkartean aurreikuspen guztiak garaiz eta ondo egin ditzagun.
Animatu eta etorri Kontxitari merezi duen omenaldia egitera!