2026-05-13 - Bagera - Euskara Bisita gidatua Lan poltsa
Bageran euskararen nondik norakoak eta gure hiriaren hizkuntza-historia ezagutarazten jarraitzen dugu, eta horretarako, bisita gidatuak egiteko gida berri baten beharra dugu.
Hau da bilatzen dugun profila:
Komunikatzailea: Jende aurrean aritzeko eta mezuak argi helarazteko ahalmena duena.
Istorio-kontalaria: Datuak emateaz haratago, bisitarien arreta bereganatzeko eta istorioak harrapatzeko moduan kontatzeko grina duena.
Euskaltzalea: Euskararen ibilbidea eta gakoak azaltzeko gogoa duena.
Euskalduna: Ezinbesteko baldintza da euskara ondo jakitea eta menderatzea.
Zure burua deskribapen honetan ikusten baduzu eta gure lantaldearekin bat egin nahi baduzu, pausoa emateko garaia da. Idatzi edo deitu Bagerara, edota zuzenean bete ezazu albiste honen azpian aurkituko duzun izen-emate galdetegia. Zure zain gaude!