TARTEKA: zeramika tailerra

Azaroaren 7an zeramika tailerra antolatu dugu Tarteka egitasmoaren barruan.

2025-10-07 - Bagera - Euskara Tailerra Tarteka plana

Azaroaren 7an, 17:30ean, 90 minutuko zeramika tailerra egingo dugu TARTEKA egitasmoaren barruan. Saio praktikoa izango da, eta parte-hartzaile bakoitzak pieza bat landu eta etxera eramango du. Tailerra Groseko Barro Cerámicaren eskutik jasoko dugu!

Zer da TARTEKA?
Bageraren egitasmoa da, 18–30 urte bitarteko gazteei zuzendua. Helburua: euskaraz sozializatzeko plan informalak eskaintzea (mendi-irteerak, tailerrak, kantujirak…), harremanak euskaraz sortu eta ohiturak sendotzeko.

Izen-ematea: azaroaren 2ra arte (edo plazak bete arte) egongo da zabalik. Plazak mugatuak direnez, komeni da ahalik eta azkarren izena ematea.

Izena emateko galdetegia bete; zalantzak edo kontsultak: aktibazioa@bagera.eus

Izena emateko formularioa

Emaila
Izen abizenak
Telefono zenbakia