2025-07-16 - Bagera
Kantua ta Zikina: Tarteka egitasmoaren hirugarren saioa
Ekainaren 20an egin genuen Kantua ta Zikina, Tarteka egitasmoaren barruan. Tarteka ekimenaren helburua euskarazko harremanak sustatzea da 18-30 urte bitarteko gazteen artean, eta ekainaren 20ko saioan kantujira berezi bat antolatu genuen Kantauri kofradiako lagunekin. Musikaz lagunduta, Parte Zaharreko kaleetan barrena ibili ginen kantuan ia lau orduz, giro aparta eta parte-hartze handiarekin.
Aurtengo hirugarren Tarteka izan da: otsailean mendi-irteera egin genuen, maiatzaren amaieran sukaldaritza-tailerra, eta urte amaitu aurretik beste hiru ekintza egitea aurreikusten dugu.
Helburua argia da: gazteentzako plan erakargarriak sortzea eta euskararen erabilera aisialdian eta kalean sustatzea. Hori dela eta, hurrengo hitzorduen berri laster emango dugu.
Adi egon!