2025eko Batzar Nagusia

Bagerak apirilaren 12an egingo du 2025eko Batzar Nagusia

2025-03-12 - Bagera

Bagera Elkarteak Batzar Nagusia egingo du apirilaren 12an, larunbatean, goizeko 10:00etan. Urteroko hitzordu garrantzitsu honetan, 2024ko jardueren errepaso laburra egingo da, eta 2025erako aurreikuspenak eta helburuak aurkeztuko dira. Bageraren norabidea elkarrekin aztertzeko eta eztabaidatzeko aukera izango da, euskararen erabilera sustatzen jarraitzeko estrategia berriak zehaztuz.

Irutxuloko Hitzak ere edukiko du hitzartzea haien jardunaren berri emateko. Eta, horrez gain, Taupa Mugimenduko kideek beren proiektu berria aurkeztuko dute, eta Bagerarekin eta euskararen sustapenarekin izango duen harremana azalduko dute.

Batzarra ez da soilik balorazio eta aurreikuspenetarako gunea izango, topagune ere izango da. Kideen arteko elkarrizketa eta parte-hartzea sustatzeko, amaieran lunch bat eskainiko da, giro atseginean iritziak eta proposamenak partekatzeko.

Espazio beharrak eta luncharen aurreikuspena egoki antolatzeko, galdetegi bat jarri dugu parte-hartzaileek izena emateko. Parte hartu nahi baduzu, mesedez bete galdetegia.

Bagera Elkartearen etorkizuna elkarrekin eraikitzeko hitzordu garrantzitsua izango da.  Anima zaitez parte hartzera!

Izena emateko formularioa

Izen abizenak