TARTEKA | LORE BARATZAK

Uliako lore baratzetan auzolanean arituko gara urriaren 26 goizean

2024-10-16 - Bagera - Tarteka Auzolana

Urriaren 26an Tartekaren bigarren plana gauzatuko dugu! 

Uztailean Donostiatik Errenteriarako bidea egin genuen San Markoseko gotorlekuan geldialditxo bat egin ondoren. 

Oraingoan, bestelako plan proposamen batekin gatoz! Urriaren 26 (larunbata) goizeko 11:00etan Uliako Lore Baratzan egingo dugu deialdia auzolanean aritzeko. San Joan lore sortetarako loreak lekualdatzeko auzolana sortu nahi dugu.

Animatu eta zatoz, giro aparta egongo da eta!

Etortzeko asmoa baduzu datorren formularioa betetzea eskertuko genizuke. 

Izena emateko formularioa

Izen abizenak
Emaila
Telefonoa