'Euskaraldia ON!' topaketara joateko deialdia

Irailaren 26an Eibarren egingo den 'Euskaraldia ON!' topaketetara joateko Donostiatik bi kotxe jarriko ditugu.

2024-09-11 - Bagera

Badator Euskaraldiaren laugarren edizioa! Eta nola ez, lehen urratsak Euskaraldia egitea posible egiten duzuen kideekin ematea ezinbestekoa da. Horregatik, irailaren 26an, Eibarren egingo dugun EUSKARALDIA ON! topaketara joateko Donostiatik pare bat kotxe jarriko ditugu.

Eibarrekoa ez da ohiko bilkura izango:

  • Euskararen erabilera bultzatu nahi dugun euskaltzaleon bilgunea izatea nahi dugu,
  • Kezkak eta ideiak partekatzeko, baina, batez ere, aldaketa posible dela sinisteko,
  • Tarteka bidean galtzen ditugun indarrak berreskuratzeko,
  • Eta herri/auzoetan baliagarriak izan daitezkeen ideiak eta tresna praktikoak eskuratzeko
  • Gainera, topaketan herrien izen ematea zabalduko dugu!

Euskaraldia indartsu behar dugu, baina, batez ere, indartsu behar gaitu.

Irailak 26, osteguna | Eibarko Coliseo antzokia | 18:00-19:30