2023-10-23 - Bagera
Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Hori dela eta, Bagera Elkarteak bertara joateko autobusa antolatu dugu.
Autobusa 15:00retan irtengo da Donostiatik eta 20:00etan Bilbotik.
Guztira 10€
Interesa edukiz gero hurrengo formularioa bete eta jarriko gara zuekin harremanetan.