Hasi da Haurren Aurrean Helduok Heldu

Urriaren 19tik 29ra helduok haurren aurrean esukarari heltzeko ekimena martxan egongo da

2023-10-19 - Bagera

Urriaren 29ra arte Haurren Aurrean Helduok Heldu egitasmoa martxan egongo da. 

Aurrekin kontaktu zuzenean dauden guraso, zaintzaile edo bestelako norbanako helduri zuzendutako egitasmoa da. Azken finean, helduok gara haurren erreferente nagusiak eta bereziki garrantzitsua da helduon artean ere euskaraz aritzea, haurren aurrean gaudenean batez ere. 

Hori dela eta, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin batera Donostiako auzo ezberdinetan Pantailak Euskaraz hitzaldiak antolatu ditugu. Hitzaldien datak hurrengoak dira:

  • Jakintza Ikastolan (Antigua): Urriaren 19, 18:00
  • Amara Berri Ikastetxean (Amara Berri): Urriaren 24, 18:00
  • Zurriola Ikastolan (Ategorrieta): Urriaren 26, 18:00