ELBIRA ZIPITRIA GUGAN-Muga deitzen da pausoa

Proiekzioa eta solasaldia

2022-10-23 - Joseba

Elbira Justa Zipitria Irastortza maistra, ikastolen sortzaileetarikoa, euskararen sustatzaile eta emakumeak baztertzearen kontrako borrokalaria izan zen.

1942an ekin zion, isilka eta ezkutuka, talde txikietan euskaraz irakasteari (80 urte) eta 40 urte pasa dira, Elbira Zipitria zendu zela (1982).

Hau horrela, zenbait ekimen antolatuko ditugu urritik abendura Elbira Zipitriaren omenez. Urriak 26an Maider Oleagaren “Muga deitzen da pausoa” film proiekzioa eta, ondoren, Oihana Maritorenak gidatutako solasaldia izango dugu San Telmo Museoan, 18:30etan. Solasaldian parte hartuko duten gonbidatuak Kontxita Beitia, Mari Karmen Mitxelena, Jone Forcada eta Xabier Muñoz izango dira.

Azaroaren 23an, San Telmo Museoan 19:00tan, Josu Martinezen “Anti” film laburra proiektatuko da eta jarraian Ainize Madariaga, Kontxita Beitia eta Jone Forcada edukiko ditugu Oihana Maritorenak dinamizatuko duen solasaldian.  

Azkenik, abenduaren 17an, Fermin Calbeton kaletik 12:00etan aterako den “Kantujira berezia” egongo da.