3, 2, 1 … ekin! I. Bideo lehiaketaren sari banaketa

Urtarrilaren 14an Larrotxene Kultur Etxean

2022-01-10 - Bagera

3, 2, 1 ...ekin! I. bideo lehiaketaren sari banaketa urtarrilaren 14an izango da Larrotxene Kultur Etxean arratsaldeko 18:00etan.

Orotara 54 bideo tutorial jaso dira eta publikoaren sarirako 246 bozka jaso ditugu.

Lehenengo saria, epaimahaikideen saria 400€, eta bigarren saria, publikoaren saria 300€ Norttek informatika dendan gastatzeko izango dira.

Epaimahaikideak: Lander Arretxea Bereziartua (Hiru damatxo), Aiora Mujika San Sebastian (Probatxo) eta Ander Edo Martin.

Honakoak izan dira finalistak:

Sari banaketan parte hartzeko izen ematea eta neurriak:

  • Edukiera: Larrotxeneko areto nagusiaren gaur egungo edukiera 34 pertsonena da, guztiak eserita.
  • Aurretik, izen ematea eman beharko da bagera@bagera.eus helbidean edo beheko formularioa bete.
  • Sari banaketa egunean, COVID ziurtagiria gehi NA eskatuko zaie parte hartzaile guztiei.
  • Maskara eramatea beharrezkoa izango da.