Bozkatu 3, 2, 1 ekin! I. Bideo lehiaketarako lanik onena

2021-12-20 - Bagera

3, 2, 1 … ekin! Bideo lehiaketa Donostiako 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa berria da. Lanik gogokoena bozkatzeko epea abenduaren 20tik abenduaren 27ra izango da.

Boto gehien jasotzen dituen bideoak publikoaren saria irabaziko du.

Sari banaketa, Urtarrilaren 14an Larrotxene Kultur Etxean egingo dugu arratsaldeko 18:00etan. Bertan, epaimahaikideen saria eta publikoaren saria jasoko da.

Epaimahaikideak: Ander Edo, Aiora Mujika "Probatxo" eta Lander Arretxea (Hiru Damatxo).

Aurkezlea: Maialen Sorzabalbere (Barrexerka).

Sariak:

1. Epaimahaikideen saria: Norttek Informatika dendan gastatzeko 400€ko erosketa bonoa

2. Publikoaren saria: Norttek Informatika dendan gastatzeko 300€ko erosketa bonoa

Antolatzailea: Bagera Elkartea.

Laguntzaileak: Donostiako Gazteria Saila eta Donostia Kultura.

PUBLIKOAREN SARIA BOZKATU