Jantzari. Tradizioa eta parekidetasuna

Bageraren Zineforuma

2021-12-13 - Bagera - Euskara Dokumentala Zineforuma Jantzari tradizioa parekidetasuna

Abenduren 16an, 18:30ean, Lugaritz Kultur Etxean urteko azken Zineforuma izango da Jantzari dokumentala ikusteko aukera izango dugu bertan. Emakumeek Euskal Herriko plazetan tokia nola hartu duten lantzen du dokumentalak, dantzaren bidez.

Ondoren June Guenetxea dokumentalaren zuzendariarekin solasaldia egingo dugu Ander Gisasolak gidatuta.

2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.

Antolatzaileak: Bagera Elkartea eta Donostia Kultura

Laguntzailea: Kresala Zinekluba