“3, 2, 1 … ekin!” I. Bideo lehiaketa

Donostiako 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa

2021-11-07 - Bagera - Lehiaketa bideo tutorialak

3, 2, 1 … ekin! Bideo lehiaketa Donostiako 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa berria da. Aurtengo edizioan, bideo tutorialak grabatzea izango da erronka.

Zertan datza?

Donostiako 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa berria da. Bideo baten bidez, parte hartzaileek, beraien jakintza, bereziki praktikoa, modu didaktiko batean azaldu beharko dute.

Nork har dezake parte?

Donostiako 12-16 urte arteko gazteek bakarka edo taldeka.

Talde bakoitzeko parte-hartzaile kopuruak eta aurkez daitezkeen bideo kopuruak ez du mugarik izango.

Lanen ezaugarriak

  1. ARLO TEKNIKOA. Efektuak, diseinua, kredituak, musika, … Sarean dauden hainbat bideo har daitezke eredu moduan. Teknika bezain garrantzitsua da ondo komunikatzea egiten ari direna eta bien artean oreka bilatu beharko da.
  2. IRAUPENA. Bidalitako lanak gutxienez minutu bateko eta gehienez hiru minutuko iraupena izango du.
  3. FORMATOA. Hauek dira onartzen direnak: “.mov”, “.mpeg4”, “.mp4”, “.avi”, “.wmv”, “mpegps”, “.flv”, “.3gpp”, “Webm”, “DNxHR”, “ProRes”, “CineForm”, “HEVC (h265)”. Lanek, gehienez, 60MB-ko pisua izan beharko dute.
  4. HIZKUNTZA eta KOMUNIKAZIOA. Lanek euskarazko audio mintzatua izango dute. Euskararen erabilera ez formala erabiltzea sustatuko da. Abesti edo doinuren bat erabiltzekotan, euskaraz abesten duen Euskal Herriko talde batena izatea hobetsiko da.
  5. Ez dira eduki iraingarri, errespetu gabeko edota erasotzailea duten lanik onartuko. Jasotako lanen bat egokitzat jotzen ez bada, lehiaketatik kanpo geratuko da.

Baloratuko diren alderdiak

  • Hizkeraren egokitasuna.
  • Originaltasuna.
  • Lanaren kalitate teknikoa.

Bideoak bidaltzeko modua

  • WeTransfer edo Google Drive bezalako zerbitzuren bat erabiliz bidali daiteke bagera@bagera.eus  helbidera.
  • Lana ongi jaso denaren baieztapen mezua ez bada jasotzen jarri gurekin harremanetan.

Sariak eta epaimahaia

Jasotako lanak baloratzen hiru epaimahaikide egongo dira.

Sariak bi izango dira:

  • Lehenengo saria, epaimahaiak aukeratutako bideo onenari, Norttek Informatika dendan gastatzeko 400 €ko erosketa bonoa.
  • Ikusleen saria, Norttek Informatika dendan gastatzeko 300 €ko erosketa bonoa.

Ikusleen sarian berdinketarik edo aurreikusi gabeko egoerarik gertatuz gero, epaimahaiak erabakiko du zer egin.

Epeak

  • Urrian lehiaketaren berri emango da.
  • Lanak bidaltzeko epea AZAROAREN 5ETIK ABENDUAREN 17RA izango da.
  • Ikusleen saria bozkatzeko ABENDUAREN 20TIK ABENDUAREN 27RA bagera.eus webgunean.
  • Sari banaketa, URTARRILAREN 14EAN izango da.

Lehiaketan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar berarekin.

Oinarriak deskargatu