Amara Berri Kantuz

2021-10-05 - Bagera

Pandemiaren ondorioz ikastaroa bertan behera utzi genuenetik denbora pasa da. Orain,  egoera hobetzen hasi dela eta, Bagera elkartearekin eta Ikasbide kultur elkartearekin adostuta, 2021-2022 ikasturteari hasiera ematea erabaki da.

Momentuz, egoera normalizatu bitartean, edukiera mugatua dugu, hau da, espazioaren %75a okupatzeko aukera dugu besterik ez. Beraz, hasiera batean 2 taldeetan banatuko gara ikastaroa egiteko.  Egoera normalizatuz gero guztiak elkarrekin jarraituko genuke.

Hemen duzue ikastaroaren inguruko INFORMAZIOA:

Izena emateko eguna: Urriaren 6an, asteazkena.

Lekua: Ikasbide Kultur Elkartean

Ordua: Arratsaldeko 19.00etatik 20.30ak arte.

Prezioak: 35 € ikasturte osoa (25 € Ikasbideko bazkideak)

Datak: hileko 1. eta 3. asteazkenak

 Ordua: 20.00etatik 21.30etara

Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko kontaktua:   669546357 /abkantuz@gmail.com