[AURRERAPENA] Giza Eskubideen Zinemaldia 2021

Hizkuntza erabileraren neurketa

2021-04-30 - Bagera - Euskara Giza Eskubideen Zinemaldia behaketa hizkuntza erabileraren neurketa

Gaur, apirilaren 30ean, Giza Eskubideen Zinemaldiaren 18. edizioa amaitzen da eta aurreko urteetan bezala Bagera Elkarteak hizkuntza erabileraren neurketa egin du.

Garrantzitsua da oso euskararen erabilera normalizatzea eguneroko bizitzan. Era berean, gizarteari eskaintzen zaizkion aisialdirako kultur ekitaldietan euskararen presentzia areagotzea oso garrantzitsua da.

Hona hemen, Zinemaldian proiektatutako filmen datu bilketa.

Oharra: Datorren astean, txosten osatua kaleratuko dugu.

Aurten, asteak 17 film luze eman ditu eta horietatik, 4 euskaraz edo euskaraz azpidatziak izan dira (1 Victoria Eugenia Antzokian eta 3 Antzoki Zaharrean). Bestetik,  2 proiekzio berezi eskaini dira bata Tabakaleran (jatorrizko hizkuntza frantsesa, gaztelerazko azpidatziekin) eta bestea Trueba Zinemetan Kresala Zineklubaren eskutik (jatorrizko hizkuntza kantondarra, gaztelerazko azpidatziekin). Azkenik, 3 film proiektatu dira haur eta gazteen saioetan, 2 euskaraz izan dira (haurrena) eta 1 gazteleraz (13 urte gorakoentzat).

Film laburrei dagokienez, 11 labur eskaini dira Antzoki Zaharrean eta horietatik bat bera ere ez euskaraz.

Sailez sail honakoak izan dira aurten eskainitako filmak eta euskarazko emanaldien kopurua:

  • Film luzeak: 17 filmetatik 4 film euskaraz edo euskarara azpidatziak izan dira (“Petit Paris”, “A black Jesus”, “Bulletproof” eta “Apaiz kartzela”)
    • Bukaerako ekitaldian proiektatutako filma bertsio originalean (frantsesa, kirundi, suajil) izan da eta aurreko urteetan bezala euskarazko  azpidatziekin (“Petit Paris”).
  • Film laburrak: proiektatu diren 11 filmetatik bat bera ere ez da euskaraz eskaini.
  • Saio bereziak: Bi saio berezi izan dira: bata, Trueba Zinemetan Kresala Zineklubak antolatua (gazteleraz) eta bestea, Tabakaleran (gazteleraz).
  • Kultur etxeetako zikloa:  aurten ez da egin.
  • Haur eta gazte saioa: 3 film proiektatu dira aurten, haurrentzako bi film euskarara bikoiztuak (6-12 urte bitartekoentzat) eta bat gazteleraz (13 urte gorakoentzat).

Filmen grafikoak ehunekotan: