Helduentzako antzerki ikastaroa

Izen-ematea zabalik

2021-04-07 - Mintzalaguna - Euskara Aisialdia antzerkia Mintzalagunak

Ikastaroak antzerkia eta euskara lotzen ditu. Helburua helduen artean, astean behin, euskara antzerkiaren bidez praktikatzea da. Gainera, proiektu honek antzerkiaren bestelako ezaugarriak erabiltzen ditu beste balio batzuk lantzeko. Oihana Maritorena euskara irakaslea eta aktorea izango da dinamizatzailea.

Ikastaroaren nondik norakoak:

NOIZ: 6 saio, apirilaren 30ean hasita (ostiraletan)
ORDUA: 18:30etatik 20:00etara
LEKUA: Bagera Elkartea
IRAKASLEA: Oihana Maritorena

Prezioa: 20€ (bazkideak 15€)

Edukiera mugatua