Bageraren Zineforuma

"Anderea" dokumentala Yolanda Mazkiaran

2021-02-08 - Bagera - Solasaldia Zinea Zineforuma Yolanda Mazkiaran Anderea dokumentala

Euskal Herrian zaila izaten da Mari pertsonaia mitologikoa ezagutzen ez duen inor aurkitzea, baina norainoko ezaguera dago haren inguruan? Zer dago elezahar ugaritan arrastoa utzi, hainbat leizeri izena eman eta gailur batetik bestera igarotzen irudikatu den pertsonaiaren atzean?

Otsaileko Bageraren Zineforumean Yolanda Mazkiaranen "Anderea" dokumentala ikusteko aukera izango dugu. Jarraian solasaldia izango da dokumentalaren zuzendariarekin Ander Gisasolaren laguntzaz.

Eguna: Otsailak 10

Ordua: 18:30

Lekua: Lugaritz Kultur Etxean

Filmaren fitxa:
Zuzendaria: Yolanda Mazkiaran
Parte hartzaileak: Toti Martínez De Lecea, Ixabel Millet, Josu Naberan, Felix Gerenbarrena, Enrike Zelaia, Guillermo Piquero, Patricia Areque, Julia Itoiz, etc.

Iraupena: 77 min.
Hizkuntza: bertsio originala euskaraz

 

*Doakoa, jarlekuak bete arte.