Bikografiak. Bi ibilbide elkarrizketan

Tessa Andonegi eta Kattalin Miner

2020-12-14 - Bagera

Urteko azken Bikografiak saioan Tessa Andonegiren eta Kattalin Minerren ibilbideak ezagutzeko aukera izango dugu.

Bi parte hartzaileen biografien errepasoa da saioaren ardatza. Bakoitzaren alde publiko/ezagunaz gain, beren bizitzen inguruan solastea da ideia. Biografian hizkuntzekiko harremanak beren bizitzan izan duen bilakaerari arreta berezia eskainiko zaio. Anekdotak, gertaera xelebreak, bizipenak ...  Elkarrizketa informal hauen bidez, hizkuntzak herritarren bizitza pertsonaletan eta eguneroko bizitzan duten isla jarri nahi dugu agerian.

Elkarrizketa abenduaren 18an ikusgai egongo da Bageraren Youtubeko kanalean 18:30etik aurrera eta Hamaika Telebistan 22:00etatik aurrera.