Errigorako saskia

Bagera Elkartean eskuragarri

2020-11-02 - Bagera

Azaroaren 12ra arte izango da Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren 2020ko edizioa. Urtero bezala, data hauen artean Nafarroa hegoaldeko produktu bikainez osatutako saskiak eskatu ahal izango dira.

Aurten 3 saski izango dira aukeran: beltza (betikoa), berdea (ekologikoa) eta zuria (berezia).

Saski hauek erostean, hartu ez ezik, eman ere egingo duzu. Saski mota bakoitzarekin oparitxo bat jasoko duzu eta AEKari, Ikastolen elkarteari edo Sortzeni 5€ bideratuko zaizkio.

Saskiak Bagera Elkartean eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte 943005074 telefono zenbakira deituz edo bagera@bagera.eus helbidean.

Saski beltza

Orburuak, Pikillo marmelada, Pikillo piperrak, Zainzuri zuriak, Teilak, Tomate frijitua, Mertxika almibarretan, Oliba-olio birjina estra, Kardua, Mahats-zukua, Botila ardoa, Piper-mamia + Korrikaren katilua (55€).

Saski berdea

Txitxirioak, Ardo-ozpina, Oliba-olio birjina estra, Barazki-menestra, Pasta, Orburuak, Pikillo piperrak, Arroza, Zainzuri zuriak, Botila ardoa, Udare-zukua + Seaskako egutegia (65€).

Saski zuria

Orburuak, Pikillo piperrak, Zainzuri zuriak, Botila kriantza, Txokolatezko zigarretak, Patxaran-pastak, Patxarana, Oliba-olio birjina estra, Ardo zuri apartsua, Arbendol-polboroiak + D ereduaren hazia (75€).