Irakurketa Erraza talde berria

Koldo Mitxelenan goizez

2020-10-13 - Bagera - irakurketa erraza

Irakurketa Errazeko Taldea batera irakurtzeko elkartzen den pertsona taldea da. Modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean, Núria Martí Constansen “Zeru beraren azpian” eta Jordi Sierra i Fabraren “Kafka eta panpina bidaiazalea” irakurriko ditugu.

Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz  gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.

IRAKURKETA TALDEA BILDUKO DEN DATAK: urriaren 22tik abenduaren 10era arte

EGUNA: Osteguna
ORDUA: 10:00etatik 11:00etara
TOKIA: Koldo Mitxelena Liburutegia