Helduentzako bertso-eskola

2020-2021 ikasturtea

2020-09-14 - Bagera

Irailaren 30etik ekainaren 16ra, asteazkenetan 18:15etatik 19:15etara, Bagera Elkartean helduentzako bertsolaritza ikastaroa antolatu du Bagera Elkarteak Bertsozaleen elkartearekin batera.

Nola egiten da bertso bat? Zein da teknika? Ikasi ote daiteke lagun batentzako zorion agurrerako bertso bat egiten? Eta bat-batean kantatzen? Probatua eta frogatua dago baietz. Ikastaro honetan barruan denok dugun bertsolari txiki horri forma eman eta oinarrizko teknikak ikasteko aukera izango da.

Bertan bertsolaritza eta bertsogintzaren atal ezberdinak landuko dira, saioen egituratik bat-bateko bertsolaritzara, bertsoen kritikatik bertso paperetara, teoria praktikarekin uztartuz eta tarteka gonbidatu berezien laguntzarekin.

DATAK: Irailaren 30etik ekainaren 16ra

EGUNA: Asteazkena

ORDUA: 18:15etatik 19:15etara

LEKUA: Bagera Elkartean

IRAKASLEA: Beñat Gaztelumendi

Ikasturte osoko matrikula 50€koa izango da.

IZEN EMATEA: Beheko galdetegian

Informazioa: bagera@bagera.eus / 943005074

Segurtasun neurriak bermatuko dira:

  • 10 laguneko taldea
  • Maskara eraman
  • Eskuak garbitzea
  • Segurtasun distantzia mantentzea: 1,50 metrokoa