Helduentzako antzerki ikastaroa

Beste modu bat euskara praktikatzeko!

2020-06-18 - Bagera

IZEN EMATEA ITXITA. PLAZAK BETE DIRA

Aurten III. Antzerki ikastaroa antolatu dugu Bagera Elkartean Oihana Maritorenaren eskutik (euskara irakaslea eta aktorea). Ikastaroa ekainaren 30etik uztailaren 16ra izango da. Orotara 6 saio.

Helburua antzerkiaren bitartez euskara praktikatzea da.

Egunak: asteartea/osteguna (asteartea 30, osteguna 2, asteartea 7, osteguna 9, asteartea 14 eta osteguna 16).

Ordua: 18:00etatik 19:30era.

Lekua: Bagera Elkartea (Hernani kalea 15, behea).

Ikastaroaren prezioa: 20 euro / Bagerakideak, langabetuak eta ikasleak 15 euro.

Kopurua mugatua eta segurtasun neurriak hartuko dira