Mintzalagun programaren bidez udan euskara praktikatzeko aukera

Izen-ematea ekainaren 30a arte

2020-06-15 - Bagera - Mintzapraktika bidelariak bidelagunak Mintzalaguna

Ohi bezala udan ere mintzapraktikarako taldeak osatuko ditugu uztailean eta abuztuan. Aukera dago hilabete batean edo bitan parte hartzeko. Ikasturteko funtzionamendu bera izango dute, astean behin ordu betez mintzapraktika egitea. Izen ematea ekainaren 15etik 30era izango da.

Izen ematea: 25€ (hilabete bat edo bi).

Mintzalagunen kuotaren ordainketa Euskadiko Kutxaren zenbakian ES33 30350092570920042476 egin beharko da (izen abizenak jarri kontzeptuan).

IZEN EMATEA