Etxean gaude baina lanean jarraitzen dugu

2020-04-16 - Bagera

COVID-19ren hedapenaren ondorioz sortutako egungo egoera dela eta, Bagera Elkartearen bulegoko ateak itxita egongo dira epe zehatzik gabe.

Hala ere, Bagera Elkarteko langileak aktibo gaude etxetik lanean, eta zuen esanetara gaude izan dezakezuen edozein zalantza edo kontsulta argitzeko.

Bestetik, martxan ditugun egitasmoak jarraitzeko bideak jorratzen ari gara. Hala nola, Mintzalagunen egitasmoa, kultur arloko jarduerak, auzoen arteko saretzea, Euskaraldia, Bazkideekiko harremanak …

Harremanetarako:

- Telefonoz: 688676289 (orokorra) |688820195 (Mintzalaguna) | 688717074 (Euskaraldia)
- Helbide honetara idatz dezakezu: bageraelkartea@gmail.com