Zaindu maite duzun hori, atal berria Irutxuloko Hitzan

2020-02-04 - Bagera

Aurten, atal berri bat jarriko dugu martxan “Bageralako nor, zaindu maite duzun hori” izenburupean. Helburua, Donostiako hizkuntza paisaian ikusten ditugun hizkuntzarekiko urraketak zein zoriontzeak argazki baten bidez zabaltzea izango da. Horretarako, zuen parte hartzea eskertuko genizuke. Egin beharrekoa oso erraza da; Donostian zehar ikusten ditugun dendetako letreroetan, komertzioetan dauden paneletan, karteletan, kaleetako paskinetan, afixetan, seinaleetan… erreparatu eta euskararen mesedetan, edo kaltetan, deigarri egiten zaizuen horri argazkia atera eta bagera@bagera.eus helbidera bidaltzea.