Euskararen erabilera Zinemaldian

Euskararen erabilera Zinemaldian

2019-10-04 - Bagera

2019ko euskararen garapena DONOSTIAKO ZINEMALDIKO filmetan

Aurten ere, Bagera Elkarteak, Zinemaldiaren euskararen erabileraren neurketa egin du. Hona hemen, Sail eta filma guztiak kontutan hartuta 2019ko Zinemaldian izan den euskararen garapena:

Film kopuruei dagokienez, 198 filmetatik 9 euskaraz ekoitzi dira (%4,55), 7 euskarara bikoiztuak (%3,54)  eta 23 film euskaraz azpidatzi dira (%11,62). Orotara %19,70 filmetan euskara erabili da.

Emanaldiei dagokienez, azpidatziak izan diren filmen kopurua %6,54 izan da. Euskara hutsez edo euskara eta beste hizkuntza batean ekoitzitako filmen emanaldiak, berriz, %6,54. Euskarara bikoiztutakoak, haur sailean proiektatutako filmak izan dira, aurreko urteetan bezala filma guztiak euskaraz entzun ahal izan dira sail honetan.  

Hona hemen filmetan grafikoki euskarak izan duen garapena urtez urte ehunekotan:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Orokorrean hartuta, iazko Zinemaldiarekin alderatuta euskara erabilerak behera egin du ia 4 puntutan (%23,29tik %19,70era). 198 filmetatik 39 filmek izan dute euskararen presentzia eta 627 emanaldietatik 77 emanalditan hain zuzen.

Horretaz gain, euskaraz ekoiztutako edo azpidatzitako filmak oraindik ere ez dira sail guztietara zabaldu eta euskararen presentzia oso urria jarraitzen du izaten. Aurten, gainera, Sail Ofizialean euskarazko edo euskaraz azpidatzitako filmek ez dute lekurik izan.

Hona hemen sailez sail, aurten, euskarak izan duen lekua:

Deskargatu pdf-a

Donostiako Zinemaldiak, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren diru laguntza jasotzen du. EAEn euskara hizkuntza ofiziala denez, Donostiako Udal Ordenantzek hala jasota, euskarak, gutxienez, gazteleraren trataera berdina izan behar du. Baina hori ez da horrela datuek adierazten duten moduan. Are gehiago, euskararen erabilera txikia jarraitzen du izaten. Horregatik, Bagera Elkarteak uste du instituzioek esfortzu berezia egin beharko luketela filmak euskaraz azpidatzi edo bikoiztu daitezen. Ikus-entzunezkoak ere badira hizkuntza normaltzeko tresna baliagarria.