Mintzalagunak 25 urte

Ospakizun festa

2019-05-20 - Bagera

Hogeita bost urte beteko ditu aurten mintzalaguna ekimenak. Ekimen honek aurrera egiteko ezinbestekoa izan da, bidelagun zein bidelarien parte hartzea. Batetik, ikasleena euskararen ezagutza maila praktikan jartzen duzuelako, eta bestetik, euskaldunena ikasleen helburuak betetzen laguntzen duzuelako. Zorionak beraz, mintzalagun guztioi!

Ekimena sortu zenetik bi mila bostehun mintzalagunetik gora parte hartu dute Donostiako egitasmoan eta horrek ospakizun jaialdi bat merezi du.

Urteurrena ekainaren 14an ospatuko dugu. Arratsaldeko 19:00etan San Telmo Museoan ekitaldia izango da eta ondoren, 21:00etan, Kresala elkartean afalduko dugu.

Afarirako txartelak maiatzaren 20tik aurrera izango ditugu salgai Bagera elkartean 20 eurotan.

Hortxe duzue, beraz, berriketan aritzeko, kantatzeko eta jende gehiago ezagutzeko aukera. Animatu eta lehenbailehen afariko txartela eskuratu.