Euskarriak

Euskarriak proiektua

Hizkuntzen inguruko sentsibilizazioan eta hausnarketan eragin nahi du



Gure esperientzien inguruan pentsatzeko gonbidapena

EusKarriak Donostia 2016 hiriburutza kulturalerako garatzen ari garen proiektua da. Hiru ardatz barnebiltzen ditu: Europako hizkuntza-aniztasuna; Donostiako eta Euskal Herriko hizkuntza-aniztasuna; eta euskararen normalizazio prozesua.

Proiektuaren helburua nagusia, Donostiako kaleetan zehar agertuko diren euskarrien bidez, hizkuntzen egungo errealitatea islatzea da. Euskarri batzuk dagoeneko hor daude, edozeinen begietara. Beste batzuk, berriz, beste momentu batean sortuko dira. Ezin jakin noiz, eta ezin jakin non. Asmoa, edozein momentutan beraiekin topo egin eta gure esperientzien inguruan pentsatzeko gonbidapena jasotzea da.

Prozesu parte hartzailea

eusKarriak proiekturako ideiak eta mezuak lansaioen bidez mahaigainean jarri genituen

2015eko ekainetik urrira arte egindako parte-hartze prozesuaren bidez, zabaldu beharreko mezuak, ideiak eta euskarri ikusgarrien zerrenda egin genuen.

Parte-hartze lansaio hauek 3 taldek osatu zituzten (hizkuntzen arloko aditu/arituak, Donostiako herritarrak eta sortzaileak); guztira 30 lagun.

Euskarriak proiektuaren informazioa hemen