Donostia dantzan

Euskal dantzaz gozatu

Euskal dantzak ikasteko aukera izango duzu



Dantza, euskal kultura eta jai giroa!

Jai giroan eta herritarren parte hartzearekin, euskal kulturan eta identitatean hain funtsezkoak diren euskal dantzak suspertzea da helburua. Gainera, Donostiako dantza taldeen artean elkarlanerako bideak irekitzeko egokia da mota honetako ekimenak lantzea. Aukera aparta dantza egitea gustuko baduzu eta euskal jai giroaz gozatu nahi baduzu.

Euskal dantzaz gozatu

Dantzari garrantzia handia eman zaio mendeetan zehar. Agintariek, zibilek zein erlijiosoek, zelatan begiratu diote beti herriaren egoeraren ispilu izan delako. Muturrekoenak dantza guztien aurka agertzen ziren. Erdibidekoak dantza batzuen aurka bakarrik. Dantza, bizitzeko grina eta askatasun gogoaren adierazle argia da. Beraz, denok dantzara!

 

Hau da fandango liburuxka

Donostia Dantzan