Alde Edo Alde

Euskararen gaineko diskurtsoen inguruan gogoeta egiteko komikia



Alde Edo Alde

Bagerak eta 2016 hiriburutzak EusKarriak proiektuaren baitan sortu zen egitasmoa izan zen. Bi pertsonai sortu ziren; Intza del Campo, Batxilergoa ikasten ari zen gazte errebeldea eta Jon Andoni Tolaretxipi, euskara irakaslea, euskara perfekturarekin egiten du amets.

Sare sozialetan izan zuen arrakasta ikusita 2017an Bagera Elkartearen 25. urteurrena zela eta, euskaldunok egunerokoan bizi ditugun egoerak lantzeko euskarri moduan erabiltzea erabaki zen, hilero gai ezberdin bat landuz. Umorea eta kritika dira nagusi eta euskararen gaineko diskurtsoen inguruan gogoeta egitea dute helburu.

Jarrai gaitzazu facebooken eta instagramen