3, 2, 1... ekin!

Bideoklip lehiaketa

Donostiako DBHko gazteei zuzendutako lehiaketa



Zertan datza?

Donostiako DBHko ikasleei zuzendutako lehiaketa berria da. Bideoklip-a kanta edo bestelako konposizio musikal baten inguruan bideoz eginiko film labur txikia da. Lehiaketak, gazteen euskarazko sorkuntza bultzatzea du xede.

Arlo ezberdinak uztartzeko egitasmo interesgarri bezain dibertigarria izango da, betiere euskararen sustapena kontutan hartuta.

Urtero, gai ezberdin bat proposatuko dugu Donostiako ikastetxe, Gazteleku zein sare sozialetan zabalduz.

2022ko oinarriak, datak eta sariak HEMEN topatuko dituzue.

 

Parte hartu nahi baduzu formularioa bete eta bidali zure bideoa!