Martutene



Zein gara gu? Nor gara gu?

Euskararen presentzia auzoan indartzeko eta egonkortzeko ekimena da hau. Martutenen euskararen gizarte erabilera sustatzea eta erabilera hori areagotzeko herritarrak motibatzea da helburua, euskaraz dakitenek euskara erabil dezaten eta ez dakitenek ikasteko urratsak egin ditzaten.

Euskaldun berriei nahiz zaharrei, haurrei zein adinekoei, euskara erabiltzeko aukera kolektiboak eman nahi zaizkie eta, bide batez, oraindik euskaraz ez dakitenak euskarara eta euskal kulturara erakarri nahi dira.

Batez ere, erabilera sustatu nahi da. Dakitenek, aukera duten guztietan erabil dezatela.

Hori aurrera eraman ahal izateko, 2012an, Martuteneko auzo elkartearen babesean, auzoko bizilagunez osatutako euskara batzorde zabala sortu zen eta hau bilakatu da egitasmo honen bultzatzaile, eragile eta jarraitzaile nagusia.

Urtez-urte euskararen erabilera sustatzeko egitasmo zabala joan da bideratzen batzordea.

Euskararen kale erabilera %

Ibilbidea

Euskararen kale erabilera

Gaztelaniaren kale erabilera

Beste hizkuntzen kale erabilera

Haurrak (2-14 urte)

Gazteak (15-24 urte)

Helduak (25-64 urte)

Adinekoak (65 urtetik gora)

Martutene

13.9

85.8

0.4

22.9

10.7

11.7

0.6

*2016ko datuak. Kale erabileraren neurketa. Iturria: Soziolinguistika Klusterra