Euskal dantzak, garaikidea eta klasikoa

Museoen Nazioarteko Eguna | Dantza emanaldiak

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna da. Ospatzeko museoak hilaren 18tik 22ra egitarau berezia eskainiko du. Musikak, bisita bereziek eta dantza saioek osatuko dute programa hau, museoaz modu berezian gozatzeko aukera emanez.

Kasu honetan, maiatzaren 21ean, Donostiako Musika eta Dantza Eskolaren eskutik, dantza emanaldiak eskainiko dira.

  •  Doan, erreserbak webgunean 15 egun lehenago eginez
  • Lekua: San Telmo Museoko eliza



Xehetasunak

  • 2022-05-21
  • 19:00
  • San Telmo Museoa (Plaza Zuloaga, 1 - Donostia - Gipuzkoa)
  • San Telmo Museoa