Urumea arraunean

Urumea barru barrutik eta ibaia eta Urumea ingurunearen istorioak ezagutzeko aukera izango dugu, kanoa kanadiarretan, Arrauningeko kideekin batera maiatzaren 21ean, goizeko 10:00etan.

Hitzordua goizeko 09:45ean jarri dugu loiolako Loiolatarrak 9, Latxarien plaza ondoan, 90- 120 minutuko paseotxo lasaia izango da, ibaian gora edo behera (marearen arabera), eremu basati, leku berezi eta basoan barrena sartu ahalko gara. Eta ibilbidean zehar Urumeako eta Donostiako historia eta istorioak kontatuko dizkigu Arrauningeko gidariak. Ez da trebezia berezik behar eta 5 urtetik hasi mugarik gabe, edonork parte har dezake, ezaugarri fisiko bakarra gogotsu etortzea da.

Plaza mugatuak dira, animatuz gero, maiatzaren 18rako eman behar da izena eta 14 euroko ordainketa egin behar da ES33 30350092570920042476 kontuan (kontzeptuan izena eta abizenak jarriz) maiatzaren 18rako.



Xehetasunak

  • 2022-05-21
  • 10:00
  • Latxarien plaza (Loiolatarrak 9 - Donostia - Gipuzkoa)
  • Bagera Elkartea