Olatu baten istorioa

Maia García-Vergniory eta Kepa Acero

Inoiz galdetu al diozu zure buruari zer eta non sortzen diren surfeatzen ditugun olatuak? Zergatik diren elkarrengandik ezberdinak? Zergatik batzuk garbi irekitzen diren eta beste batzuk ixten diren? Zergatik batzutan serietan etortzen diren eta beste batzutan aldiz ez? Zergatik serieen olatu zenbakia aldatzen den? Zein den itsasaldiaren, haizearen eta itsas hondoaren formaren zeregina? Horrela bada, jakin gabe ere, zientzialari xamarra zara. Hitzaldi honetan galdera hauei erantzuten saiatuko gara.

Kepa Acero surflariak eta Maia Garcia-Vergniory fisikariak bat egin dute surfa eta fisika unibertso berean uztartzeko, surfaren zientzia azaltzeko gogoarekin surflari eta zientzialari baten ikuspuntutik. Ez duzu ezagutza zientifikorik eduki behar hitzaldi honetara etortzeko, jakin-mina baizik. Izatez, surflari guztiok iragarpen-taulak begiratzen ditugun bakoitzean fenomeno fisikoak ikertzen ditugu, eta hitzaldi honetan erakutsiko dizugu nola zientzia egiteko, ez zaren zientzialaria izan behar.

Areto nagusia.

Informazio gehiago: "Donostia, surfa eta zientzia hiria" ekimena abian da

Antolatzaileak: UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, DIPC (Donostia International Physics Center), Donostia Kultura



Xehetasunak

  • 2022-01-26
  • 18:00
  • Okendo Kultur Etxea (Nafarroa Hiribidea, 7 - Donostia - Gipuzkoa)
  • UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, DIPC (Donostia International Physics Center), Donostia Kultura