Le Testament d'Orphée (1960)

Frantzia. Zuzendaritza: Jean Cocteau. Ekoizpena: Jean Thuillier / Les Éditions Cinégraphiques. Gidoia: Jean Cocteau. Argazkia: Roland Pontoizeau. Muntaketa: Marie-Josèphe Yoyotte. Aktoreak: Jean Cocteau, Claudine Auger, Charles Aznavour, Yul Brynner, Françoise Sagan.

HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: euskara

Poetak heriotzaren hurbiltasuna antzematen du eta atzera begiratzen du, bere bizitza eta obra izan diren hori aztertzeko. Bere iraganeko eta orainaldiko pertsonaiek bisitatzen dute, bere ametsetan eta sorkuntza artistikoari, inspirazioari, arteari... buruzko bere pentsamenduetan diharduen bitartean. Jean Cocteau zuzendari, poeta, dramaturgo, pintore, saiakeragile eta diseinatzaile frantsesaren testamentu zinematografikoa, urte batzuk lehenago Le Sang d 'un poète (1932) eta Orphée (1950) filmekin hasitako trilogiari amaiera ematen diona.

Salneurria: 4€

Sarrera erosi



Xehetasunak

  • 2022-01-26
  • 19:00
  • Tabakalera (Andre zigarrogileak plaza, 1 - Donostia - Gipuzkoa)
  • Tabakalera