Zineforuma

“Udako amodioa”

Bagerako Zine Foruma jarriko dugu martxan. Saioak hilean behin izango dira eta jatorrizko hizkuntzan euskarazko azpitituluekin, euskaraz sortu edo euskarara itzulitako pelikulak eskainiko ditugu eta ondoren solasaldia izango da. Lehenengoa urriaren 15ean eskainiko dugu, arratsaldeko 18:30ean Koldo Mitxelenan: “Udako amodioa” frantsesez euskarazko azpitituluekin.

1971. Delphine baserritar neska gaztea Parisera doa familiaren menpetik ihes egin eta ekonomikoki emantzipatu nahi duelako. Carole paristarra Manuelekin bizi da hirian eta feminismoaren printzipioak defendatzen ditu sutsuki. Delphine eta Carolek elkar ezagutuko dute eta euren arteko amodio-historiak bizitza aldatuko die.



Xehetasunak

  • 2019-10-15
  • 18:30
  • Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta Kalea, 9 - Donostia - Gipuzkoa)
  • Bagera Elkartea