Muga deitzen da pausoa

Maider Oleagak zuzendutako "Muga deitzen da pausoa" laburmetraiaren proiekzioa.

Bi emakume Donostiako (Euskadi) etxe zahar batean elkartuko dira. Bata bizirik dago eta zinemagilea da; besteak Elvira Zipitria Irastorza du izena, eta 1982an hil zen. Zinemagilea konturatuko da presentzia ikusezin batez beteta duela bizilekua, hainbat oihartzun ia-ia sumaezinez. Francoren diktaduraz geroztikoak dira hotsetako batzuk; garai hartan, euskara-eskola klandestino bat sortu zuen Elvirak. Etxeko aspaldiko maizterra emakume garrantzitsua izan zen XX. mendeko euskal kulturan eta politikan. Hala ere, ezkutuan geratu da. Zinemagilea, hari buruz gehiago jakin nahiak bultzatuta, ikertzen hasiko da. Bilaketa ez da bat ere erraza izango, eta laster performatibo bihurtuko da. Filma egitea Elvirarengana gerturatzeko modu azkenekoa izango da.

Informazio gehiago

 



Xehetasunak

  • 2019-09-22
  • 21:00
  • Trueba (Secundino Esnaola Kalea, 2 - Donostia - Gipuzkoa)
  • Zinemaldia