Zerainera irteera

2020-01-08 - Bagera

Urtarrilaren 25ean Zerainera irteera antolatu dugu Iruñeko eta Hondarribiko lagunekin batera. Bertan Txondorra eta karobia ikusteko bisita gidatua eta ibilbidea egingo dugu eta ondoren bazkaria Zeraingo ostatuan.

Animatuz gero, ES33 30350092570920042476 kontuan 30 euroko diru sarrera egin behar da urtarrilaren 22a baino lehen eta izena ematea beharrezkoa da webgunearen bidez edo Bagera Elkartera deituz.

Oharra: bazkarirako kopurua mugatua izango denez izen ematea lehenbailehen egitea komeni da. Autobusaren irteera zehazteke.