Herriak egiten du herria

Eskatu saskiak azaroaren 11ra arte

2021-10-25 - Bagera - Errigora

Hemen da berriz Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina.

Herriak egiten du herria leloa izango du 2021eko Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainak. Azaroaren 11ra luzatuko den auzolan-ariketa erraldoi honetan Nafarroa hegoalde eta erdialdeko —alegia, Agerreko— produktuz osatutako 3 saski eskainiko dira eta horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio.

Saski hauek erostean, hartu ez ezik, eman ere egingo duzu.

Saskiak Bagera Elkartean eskatu eta bertan jaso ahalko dira. Eskaera egiteko beheko galdetegia bete behar da azaroaren 11 baino lehen edo  943005074 telefono zenbakira deitu.

 

Saski Beltza

Orburuak, Zainzuri zuriak, Pikillo piperrak, Oliba-olio birjina estra, Botila ardoa, Melokotoia almibarrean, Melokotoi marmelada, Potxak, Teilak, Mahats-zukua, Piper-mamia, Kardua. +2022ko egutegia

Saski berdea

Orburuak, Zainzuri zuriak, Pikillo piperrak, Oliba-olio birjina estra, Botila ardoa, Ardo-ozpina, Dilista lehorrak, Arroza, Pasta, Barazki-menestra, Sagar-zukua, Teilak. + 2022ko egutegia.

Saski zuria

Orburuak, Zainzuri zuriak, Pikillo piperrak, Oliba-olio birjina estra, Botila kriantza, Ardo zuri apartsua, patxarana, Pikillo marmelada, Txokolatezko zigarretak, Patxaran-pastak, Polboroiak. +2022ko egutegia