1.- Polloetik Egiara
PILAR IPARRAGIRRE
Idiazabal, 1951 / ...
Donostiatik kanpo jaio arren Egiako hilerritik gertu pasa zuen haurtzaroa eta, kazetari zaildua idazle bihurtu zelarik, orduko oroitzapenak jaso zituen liburu honetan.
HILERRIKO JOLASAK
2.-Egiatik Loiolara
ARANTXA URRETABIZKAIA
Donostia, 1947 / ...
Egiatik Loiola auzora bitartean bizi zen gaztetan eta, hamaika lanetan murgildu arren, bere idazle sena garatzeko aukera izan zuen bide honetan.
ASPALDIAN ESPERO ZAITUDALAKO EZ NAGO SEKULAN BAKARRIK. Arantxa Urretabizkaia. Erein, 1983
3.- Loiolatik Amarara
RAFA EGIGUREN
Hernani, 1948 / ...
Jaioterriaren eta Alde Zaharraren artean, Anoetatik gertu, jarri zen bizitzen Rafa Egiguren, berezko idazletza duen poeta eta eleberrigilea.
TXIPIROIREN BAT EDO BESTE. Rafa Egiguren
4.- Amaratik Urbieta kalera
JOXEMI ZUMALABE
Donostia, 1950 / Donostia, 1993
Donostiar petoa, diseinatzailea eta euskalgintzaren funtsezko eragilea Bartzelonatik bueltan, eta Josu Landa alboan zuela, barruti honetan bilakatu zen idazle.
IPURTARGI BELTZA. Josu Landa, Joxemi Zumalabe
5.- Urbietatik alde zaharrera
ENEKO OLASAGASTI
Donostia, 1960 / ...
Alde zaharreko famili baten semea. Aktorea, antzerki eta zinema zuzendaria izan aurretik hasi zen testuak kaleratzen estilo eta forma desberdinak landuz.
GAUZURTZ BATEN IZENAK ASMATZEN. Eneko Olasagasti. Susa, 1985
6.- Alde zaharreko Plaza Berrian
RAMON SAIZARBITORIA
Donostia, 1944 / ...
Grosen bizi arren filma bihurturiko eleberriaren bidez Donostiako Plaza Berrian ohikoak izan ez diren irudiak betiko kokatu dituen idazlea.
EHUN METRO. Ramon Saizarbitoria
7.- Plaza Berritik portura
KOLDO IZAGIRRE
Pasaia, 1953 / ...
Gaztetik Pasaiako moilan hezia, itsas gaiak landu ditu kaia Euskal Herriko metafora bihurtzeraino. Halere, altzatarra da jaiotzez Marrutxipin bizi den poeta joria. Donostiako idazlea, beraz.
SUA NAHI, MR. CHURCHILL?. Koldo Izagirre. Susa, 2005
8.- Portutik Lasalara
JOSE LUIS ALVAREZ ENPARANZA, TXILLARDEGI
Antigua, 1929 / Donostia, 2012
Antiguatik herbestera (Iparraldera, Bordelera, Parisera, Bruselara…) eta sorterrira bueltan: Amarara, Amasara eta, azkenean, Plaza Lasalara bizitzera (eta hiltzera) joanda, XX. mendeko euskal intelektualaren funtsezkoena berriro hasi zen literatura jorratzen Donostia gaitzat harturik.
PUTZU. Jose Luis Alvarez Enparanza, Txillardegi. Elkarlanean, 1999
9.- Aietera Aldapetan gora La Cumbretik pasata
HARKAITZ CANO
Lasarte, 1975 / ...
Bera jaio zenean Lasarteko Udala Donostiari atxikirik zegoen, eta, horrezaz gain, Harkaitzek Donostian ikasi zuen. Bertan hasi zen bere idazletza bidea gaur Egia auzoan bizi den idazle multifaktoriala bihurtu arte.
TWIST. Harkaitz Cano. Susa, 2011
10.- Aietetik Antiguara
XABIER ARTOLA
Donostia, 1957 / ...
Txillardegi bezain antiguotarra, donostiarra baino gehiago, egun Alkizan bizi den unibertsitate irakaslea Antiguan egin zen idazle.
ARGI-ITZALEN NEURRIA. Xabier Artola. Elkar, 2011
11.- Antiguatik barrena
JOXERRA GARZIA
Legazpi, 1953 / ...
Hedabideetan eta unibertsitate irakaskuntzan aritutakoa, ahozkotasuna nahiz artikulugintza landu du eta Euskal Idazleen Elakarteko Lehendakaria izan da Antiguan finkatutako kazetari-idazlea.
ITSASOAN EURI. Joxerra Garzia. Alberdania, 2003