Mintzakuadrillak gazteen hizkuntza ohiturak aldatzeko eta euskararekiko atxikimendua handitzeko helburua duen egitasmoa da. Donostiako gazte euskaltzaleen sarea handitu eta harreman berriak sortzeko intentzioarekin sortu ginen eta, ordutik, komunitate zabal bat sortzen ari gara Donostian.
Euskaraz ondo pasa eta euskaraz bizi nahi duten gazteen arteko harremanak sustatuko ditugu. Gazteei zuzendutako ekimena da eta bakarka zein taldeka, tabernan, kirolean edota beste edozein tokitan, astean behin, elkartu eta euskara praktikatuko dugu.
Euskara praktikatu nahi duzu baina nahi beste hitz egiten ez duzun horietakoa zara? Ez duzu ohiturarik lagunekin euskaraz hitz egiteko? Edo aukera gutxi izaten duzu euskaraz hitz egiten duten beste gazte batzuekin elkartzeko? Eman izena eta izan zaitez Donostiako Mintzakuadrillak komunitateko partaide!
nor? Lagun-talde naturalak, kirol taldeak, bakarkakoek osatzen dituzten taldeak
non? Guztiz librea: tabernan, entrenamenduan, paseoan….edonon!!!
noiz? Astean behin ordubete gutxienez