Parte hartzeko 6. Urratsa izan behar da gutxienez. Mintzapraktika, taldetxoak kideen zaletasunak, gustuak, adinak, bizitokiak, eta ordutegiak kontuan hartuz sortzen dira. Taldetxo bakoitza hiru-lau lagunek osatzen dute eta gutxienez astean behin biltzen da. Ekintza osagarrietan parte hartzeko aukera izaten da: ikastaroak, irteerak, bazkari eta bazkariak, ikuskizunak, … Mintzalagun boluntarioa izateko, nahikoa da euskaraz erraz egitea. Mintzapraktika egitasmoak ikasturteko iraupena du eta izen ematea urrian eta urtarrilean izaten da.