Auzoko

Euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzen

Zure auzoan euskararen erabilera areagotu nahi duzu?

Euskarara hurbildu nahi ditugun auzotarrak eta bide horretan lagun izango diren euskaldunak biltzen dituen taldea sortu nahi duzu?

Ba al dakizu Donostian 100 hizkuntza inguru hitz egiten direla?

Euskara, aniztasuna eta herritarrak, hiru gako horiek barne biltzen ditu Auzoko egitasmoak.

Hizkuntza behar dugu elkarren artean komunikatzeko, jendartea osatzeko. Zeregin horretarako gure proposamena, euskara kohesio eta komunikazio hizkuntza gisa erdigunean jartzea da.

Astero burutzen dira saioak, ahalik eta giro erosoenean eta ludikotasuna oinarri hartuta. Saio bakoitzean oinarrizko komunikaziorako gako batzuk barneratzeko dinamikak egiten dira dinamizatzaile baten laguntzaz.

 

Kontaktua