Zineforuma

Zinea eta solasaldia



Hilabetean behin izango dira

Bageraren Zineforuma 2019an Bagera Donostiako euskaltzaleen elkarteak martxan jarritako egitasmoa da. Hilean behin egingo ditugu emanaldiak, eta euskaraz sortutako zein euskarara ekarritako (bikoizketaren bidez edo azpidatziekin) lanak proiektatuko ditugu Lugaritz Kultur Etxean.

Jarraian, solasaldia egingo dugu filmaren inguruan gonbidatu batekin Ander Gisasolak gidatuta.