Izarrak Plazara

5-17 urteko artista berrien bila

Elkarrekin ondo pasatuz sormen artistikoa sustatu euskaraz



Diziplina arteko gazteen ikuskizunak

zarrak Plazara 2012 urtean sortu zen Intxaurrondoko Plazara Goaz euskara elkartearen ekimenez, auzoko Kultur Etxeak lagunduta (Donostia Kultura) eta beste erakunde batzuen babesarekin: Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udalaren Euskara zerbitzua, Bagera elkartea, Gaztezulo aldizkaria, Hitza egunkaria eta Hamaika telebista.

Egitasmoaren helburu nagusia gazteen sormen artistikoa sustatzea eta elkarrekin euskaraz ongi pasatzea da. Musika, kantua, dantza, antzerkia, txisteak, bakarrizketak, bertsoak, magia, zirku ikuskizunak… edo horien arteko konbinaketak.

Aurten, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, Donostia Kulturak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostiako Udaleko Gazteria Sailak hartu dute haiengain ekimena, eta emanaldi nagusiak Olatu Talka jaialdiaren baitan egingo dira.

 

Izarrak Plazara ekimenean parte hartzeko bete beharrekoak

Izarrak Plazara egitasmoan parte hartzeko kontuan hartu beharrekoak:

Bi adin tarte bereziko dira: 5-11 urte bitartekoak eta 12-17 urte bitartekoak

12-17 urte bitartekoak:

  1. Taldeak: Bakarka edo taldean parte hartu daiteke. Taldea neskaz eta mutilez osatua izatea baloratuko da.
  2. Denbora: Pertsona edo talde bakoitzak ikuskizun bakarra aurkeztuko du, eta gehienez 5 minutuko iraupena izango du.
  3. Hizkuntza: Aurkezpenak eta ikuskizunak euskaraz izango dira. Abilezia erakusteko musika lagungarri gisa erabiliz gero, esaterako dantza egiteko, musika lagungarri hori edozein hizkuntzatan izan ahalko da, eta euskaraz izatea baloratuko da.
  4. Eskubideak: Ez da onartuko oinarrizko eskubideren bat urratzen duen ikuskizunik.
  5. Baimenak: Parte hartu nahi duenak gurasoen baimena sinatua ekarriko du (ikusi eranskina).

Izena ematen dutenek casting bat egin beharko dute apirilaren 13an Kontadoresen, eta horietatik, emanaldi nagusirako 6 bakarlari edo talde aukeratuko dira. Emanaldi nagusi hori Olatu Talka jaialdiaren baitan egingo dute, maiatzaren 27an. Castingean aukeratutakoek aditu talde baten laguntzaz euren ikuskizunak hobetu ahal izango dituzte, tailer batzuek bidez. Adituak ondorengoak dira: Ainhoa Aierbe aktorea, Jabi Rodil (Ze esatek! musika taldeko abeslaria) eta Edu Muruamendiaraz dantzaria. Tailer horiek, Kontadoresen egingo dira apirilaren 22tik maiatzaren 19ra bitartean.

 5-11 urte bitartekoak

Donostiako Udal Haurtxokoetan izango dute izena emateko aukera.

Parte-hartzaileek euren emanaldia behar bezala prestatu ahal izateko Donostiako Haur Txokoetan entseatzeko aukera izango dute, eta maiatzaren 26an Larratxo Kultur Etxean egingo dute azken emanaldian. Parte hartzea mugatua izango da.

Parte hartu Izarrak Plazara egitasmoan!

Ondo pasa, sormena garatu eta lagunak egin Izarrak Plazara egitasmoan

Izarrak Plazara egitasmoan parte hartu nahi baduzu, hemen daukazu aukera! Izen ematea martxoaren 17a arte. Informazio gehiago: Bagera Elkartean bagera@bagera.eus helbidean / 943005074 telefono zenbakira deituz edo Olatu Talka www.olatutalka.eus webgunean.

Izarrak Plazara