Bagera Kulturalak

Zure kultur proposamena

Donostiako euskarazko kultur eskaintzan parte hartu nahi? Egin zure proposamena Kultur baratzean eta saiatuko gara aurrera eramaten!



Herritarren parte hartzea

Herritarren parte hartzea sustatuz Donostiako euskal kultura guztion artean eraikitzen joatea da helburua. Elkarlanerako jarduera eta dinamikak piztea ere badugu helburu. Herritarrek proposatzea nahi dugu Bagera Elkarteak urtean zehar Donostian antolatu ditzakeen formatu txikiko edozein jarduera.

Bagera Kulturalean ekintza bat proposatzeko kontutan hartzekoak

Ekintzak edo dinamikak proposatzerakoan kontuan hartu beharreko baldintzak:

  • Euskaraz garatuko dira ekimenak.
  • Euskara eta euskal kultura sustatuko dituzten jarduerak izango dira.
  • Eskaintza egiterako garaian lehentasuna donostiarrei emango zaie.
  • Norbanako, nahiz, eragile edo taldeek egin ditzakete proposamenak.
  • Eskubideak: ez da onartuko oinarrizko eskubideren bat urratzen duen jarduerarik.

Proposatu Bagera Kulturalerako egitasmo bat!

Guztion artean aurrera eramateko gustuko duzun ekimen kulturala

Askotariko jarduerak izan daitezke: hitzaldiak, poesia errezitaldiak, poltsiko-antzerkiak, bakarrizketak, solasaldiak, mahai-inguruak, bideo proiekzioak, tailerrak, ikastaroak … Ezinbesteko baldintza euskaraz izatea da eta doakoa izatea balioetsiko da. Bota zure proposamena!

 

Proposatu

Baratze Kulturalaka