Bisita gidatuak

Donostian euskararen presentzian eta historian oinarritutako bisita gidatuak

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak hiriaren historia ezagutzeko beste ikuspegi bat eskaini nahi die Donostiara etorritako bisitariei eta bertakoei bisita gidatuen bidez.

Euskararekin eta euskal kulturarekin lotura estua izan du Donostiak historian. Hala ere, maiz oharkabean igaro ohi da hiriaren nortasunaren ezinbesteko parte hori.

Horretarako, ibilbideak bi eratara ezagutu daitezke: www.bagera.eus orrialdean audiogiden bitartez edota Bagera Elkartearekin harremanetan jarriz eta bisita gidatu presentziala egiteko eskaera eginez.



Euskararen Donostia

Egun, euskararen egoera hobeto ulertzeko iragana ondo ezagutzea beharrezkoa iruditzen zaigu. Euskarak izandako galeraren zergatiak ezgutzea garrantzitsua da. Izan ere, euskarak hainbat debeku eta oztopo jasan zituen eta horiek Donostian non eta nola gertatu ziren kontatuko dugu.

Bisitaren nondik norakoak

Ordu eta erdiko iraupena duen ibilbide gidatuak hamabi geldialdi izango ditu. Horien artean, Donostiako udaletxea, Foru Aldundia, Herri Irratia, Konstituzio plaza, Sarriegi plaza eta kaia bisitatuko dira. Antzoki Zaharra ere bisitatuko da: bertan Indalezio Bizkarrondo Bilintx izango da hizpide. Mikel Laboa zenaren jaioetxean ere geldituko da ibilaldia.

Hizkuntzak: eus, cas, cat, gal, fra, eng

Informazio gehiago: idazkaritza@bagera.eus edo 943005074 telefono zenbakian.



Bertsolaritza Donostian barrena

Ibilbide hau, iraganetik orainera egindako bidaia bat dela esan dezakegu, Euskal Herri mailan kokatu daitezken pasarteak nahiz Donostiako bertsolaritzarekin zuzenki lotutako pasarteak ezagutzeko aukera eskaintzen ditu bisita gidatu honek.

Bertsolaritza eta Donostia elkartu ditugu. Parte zaharreko kaleetan barrena, Donostian bertsolaritzak izan duen papera eta hartu dituen forma ezberdinak islatzen ahalegindu gara. Izan ere, bertsolaritzak garrantzia eta presentzia nabarmena izan du hiriko hainbat txokotan. Egun ere, hala izaten jarraitzen du, eta presentzia hori non eta nola ikus daitekeen ere entzungo duzu bisita gidatu honetan.

Bisitaren nondik norakoak

Ordu eta erdiko iraupena duen ibilbide gidatuak zortzi geldialdi izango ditu. Horien artean, Antzoki Zaharra, Kaia, Apaizen pasealekua, Plaza Berria eta San Joan kalea. 

Hizkuntzak: eus, cas, cat, gal, fra, eng

Talde ezberdinentzako egokitutako prezioak eta aukerak.

Informazio gehiago: idazkaritza@bagera.eus edo 943005074 telefono zenbakian.



Audiogidak

Audiogidak proiektua Donostia 2016 fundazioaren Euskarriak proiektuaren barruan sortu zuen Bagera Elkarteak: Hainbat euskarri prestatu genituen, tartean, audiogida bereziak, hiriaren historia eta izaera ezagutzera emateko. 

Mapa batean 5 ibilbide sortu ditugu euskararekin, bertsolaritzarekin, memoriarekin, hizkuntza-aniztasunarekin eta euskal literaturarekin lotutakoak.

Audiogida guztiak ikusi