Bageraren jardunaldia 2020

Euskararen diskurtsoak. Zaharrak berri?

Euskara erabiltzeko edo ez erabiltzeko zein diskurtso daude egun gizartean? Ideologiak nola eragiten du? Edo zein ideologia sortzen dira? Zein aukera eta tresna ditugu euskaraz aritzeko? Zer dugu berritzeko? Bagera Euskaltzaleen Elkarteak euskararen inguruko diskurtsoei buruzko jardunaldiak egin ditu, hiru adituen hausnarketaren laguntzaz: Miren Artetxe bertsolari eta ikerlaria, Jone Miren Hernandez antropologoa, eta Kike Amonarriz soziolinguista eta Euskaltzaleen Topaguneko burua.

Bakoitzak ertz desberdinetatik heldu die euskararen inguruko diskurtsoei: Artetxek hizkuntza-ideologiari erreparatu dio, Hernandez pertsona gazteen inguruan aritu da, eta Amonarrizek, euskaltzaleen mugimenduaren diskurtsoa aztertzeaz gain, berritu behar denaz jardun du.

Hitzartzeak eta mahai-ingurua